XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HOROSKOPOAARIES
Azkenean begiak poztu zaizkizu nahi zenuena ikusi eta gero.
Jaitsi ilargitik!.
Urteak betetzea ez da hain txarra.
Gazte denborako kontuez gogoratu eta kitto.
Pentsatu al duzu pentsatu beharrekoa?
Gero eta denbora gutxiago falta da.
Atzokoa eta gero, normal-normala da gaur etxetik ateratzeko beldurra izatea.
Nahi adina pastel eta txokolate jan baina gero korrika pixka bat egitera joan.
Zozoak beleari ipurbeltz.
Nor uste duzu zarela?
Ispiluan begiratu.
Horoskopoak irakurtzea bekatua omen da.
Noiz joan behar duzu aitortzera?
Belarriko eta buruko mina al duzu?
Aspirina bat hartu eta ohera lehenbailehen.
Azenarioak, porruak, lekak, azelgak, patatak... erosi, dena beharko duzu eta.
Bazkaria eta afaria etxetik kanpora.
Ez al zara konturatu krisian gaudela?
Hankasartze handia egin zenuela eta, ez daukazu beti ezkutuan ibili beharrik.
Tripazakuen eta alferren elkarteak osatuz gero, zu lehendakari.